ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2017/05/13

MUSIKALDIA DATOR!!!

Kaixo danori!

Lehenik eta behin barkatu, hau urte berezia izaten ari da eta ez diot kasurik egin Blogari, baina horrek ez du esan nahi ez ditugunik gauzak egin !

Ekintzaz beteriko kurtsoa izaten ari da: Antonio Egiaren omenaldia Bermeon, gabon kontzertuak, kamara kontzertuak, Star Wars ilunpetan Mungien, kontzertuak Txokoan, Bermeoko 25.urteurrena eta abarrekoak.
Baina aurtengo gauzarik politenetarikoa Gorlizeko Ospitaleko Errehabilitazio gelan egin genuena. Egunero orduak pasatzen ditut bertan eta Gabon Kontzertua eskeini genion ingresaturik dauzen gaixo guztie, oso polita eta berezia! Bideotxo bat bidaliko dizuet;) Milesker Ana, Mikel, Nora eta Nekane !

Eta ezin ahaztu June EIO Gazten sartu dala ! Oleeeee!!!! Oso oso oso zailak ziren partiturak, baina bertan egongo da, Musika Eskolako ikaslea Euskadiko kontserbatorio guztietako ikasleen artean. Zorionak!

Nerea be Kantabriako txelisten Topaketan egon da, EIOko froga ezin izan zuen egin baina gitxienez txelisten orkestra handi baten partehartu dau, ustet 70 txelo zeudela bertan, eta oso pozik ezta ??

Zorionak bereziak bioi !

Azkenik lesionatuen urtea izaten ari da: ni Urrezko domina, hori zaila daukazue kentzeko !! Baina Nereak eskumuturra apurtu zuen, Uxuek Ligamentoak, Andonik esginze txikia, eta azkenik Itsaso. Lan pilo musikaldirako ta ezin txeloa jo, baina perkusionista bezala kontratatu dogu. Beti dau zeozer musikalki egiteko...;)

Beno, eta amaitzeko gure ekitaldi bereziekin hurrengo zapatuan MUSIKALDIA dator.  Gehienok partehartuko dozue, lan ta lan gabiz azkenengo hilabetetan baina atzoko entsaioa ostean super pozik nago, Bilbo osoa "flipatuta" utziko dogu gure maila eta energiarekin, ikusikozue !

Batzuentzako 4. Musikaldia izango da, baina berrientzako artikulu bat uzten dizuet ulertu dezazuten zertan datzan Musikaldia.

/http://www.eitb.eus/es/cultura/musica/detalle/4811940/3800-estudiantes-amenizaran-bilbao-20-mayo-musikaldia-2017/

Gogoratu, guk Arriako Plazako eszenatokian joko dogu 12:10 tan.

Gora gu artistak !! Animooooo ;)


2016/03/08

Emakume askapenerako nazioarteko eguna!

Kaixo danori!

Gaur Martxoak 8 Emakume askapenerako naziarteko eguna da eta urtero bezala txelista ala musikari emakume bat aurkezten dizuet, aurtengoa ANITA LASKER-WALLFISCH. 

Anita, Alemanian 1925. urtean familia judutar baten barnean jaio zen. Beraren ama biolinista zen, eta hori dela eta Anitak eta bere aizpak txikitatik hezkuntza musikala euki zuten, Anitak beranduago txeloa aukeratuko zuelarik.

Eskolan judutar izateagatik arazoak eukitzen hasi ziren, eta aitak txelo ikasketekin jarraitu ahal izateko Berlinera eraman zuen . Baina garai ikaragi gogorrak ziren judutarrentzako, azkenean gurasoak eta familia gehiena konzentrazio kanpo batera eraman zituzten eta bakar bakarrik gelditu ziren aizpa eta biak, 16 urterekin gurasoak ez zituen berriz ikusiko.

Alemaniarrek inprenta batean jarri zuten "lanean", eta arazo batzuen ostean Auschwitz konzentrazio kanpora eraman zuten. Garai horretan, danak argi zeukaten hor sartzen zirenak ez zirela berriz inoiz aterako, baina gure Anitak musikari esker bizitza salbatu zuen. 

Auschwitzen EMAKUMEEN ORKESTRA bat osatu zen eta Anita bertako txelista izan zen, horri esker, leku ilun eta triste horretan besteak baino bizitza "lasaiagoa" eramateko aukera izan zuen: egunero janaria zeukan eta pribilegio txiki batzuk.  

Hortik beste kanapamendu batera eraman zuten eta azkenik guda amaitu eta askatasuna lortu zuen, eskerrak!

Geroztik, bere bizitza disenatzeko aukera izan zuen, txelista profesioanalean bihurtu eta bere familia berri bat osatzeko aukera izan zuen.

Borrakalari hutsa gure Anita, zelako bizitza gogorra, ezta?




Holako emakume asko bizi izan dira eta bizi dira: zapalduak, eskubide gutxiekin eta abar luze batekin. Horregatik feminismoa da bide bakarra!

AURRERA BORROKA FEMINISTA!























2016/02/19

Musika-Música badator!

Kaixo danori!

Urtero bezala Musika-Música Bilbon daukagu,aurten Martxoak 4-5-6 asteburuan.
Urtero bezala musikari apartak prezio popularretan, kontzertu mota asko iraupen laburrekoak (45 minutu bueltan), estilo eta formato ezberdinekoak: orkestra sinfonikoa, kamara musika,...Aukera polita asteburu musikala eukitzeko, ezta?

Oraingoan "Erromantikoentzako zubia" izenburua jarri diote eta bertan Wagner, Strauss, Schubert eta Mendesshonen obrak eskeiniko dira.

Betikolez nire gomendioak jartzen dizkizuet.

Barikuan:

- 5. Kontzertua: 18:00 Mendelsshonen biolinerako bigarren kontzertua.Op.64 (oso famatua)
- 7. Kontzertua: 19:30. Shuberten "Amuarrain" boskotea.
- 12. Kontzertua: 21:00 Ludwing hirukotea. Musikari itzelak, ezin dozue galdu!

Larunbata:

- 23. Kontzertua: 11:00 Shuberten "Amuarrain" boskotea. 
- 30. Kontzertua:11.00 Schuberten txelorako Arpeggione Sonata Iagoba Fanlo Txelistarekin.
- 42. Kontzertua:20:00 Ludwing Hirukotea berriz.
- 36. Kontzertua:21:30 Schuberten boskotea bi txeloekin.
- 43. Kontzertua:21:30 Mendelsshonen hirukotea.

Domeka:

- 68. Kontzertua: 12:15 Straussen Sonata txelo eta pianorako. Iagoba Fanlo Txelistarekin
- 63. Kontzertua:13:45 Schuberten hirukotea eta txelista Asier Polo.

Hauek nire gomendioak, ni 23,42,36,68 eta 63. kontzertuetara joango naiz, norbait nirekin animatzen da?
Gogoratu, sarrerak berehala agortzen dira, beraz egin planing-a eta lehen bailen hartu.

Informazioa eta programa
http://www.bilbao700.eus/musika-musica/eu/puente-para-romanticos/

Igaro ezazue eta gozatu! 




2016/02/09

BERRI ONAK

Kaixo danori!

Gaur albiste on dakarkizue: June gure ikaskidea EIO (Euskadiko Ikasleen Orkestra) txikian sartu da!

Orain bi hilabete frogen berri eman eta parte hartzen animatu nuen. Bidea ez da xamurra izan, asko ikasi behar da halako froga bat gainditzeko, ikas prozesu trinko eta zorrotza da. Hala, gauzak ezin dira edonola egin, asko eskatu behar baitiozu zeure buruari. Sarritan frustrazioa eta desmotibazioa sentitu ditzakezu, bidaia gogorra da. Egun aldakorrak eduki ohi dituzu: batzutan emaitzak alde eta pozik zaude, beste batzuetan lan eskasa...haserreak, negarrak.

Helburua argia da, bakarra. Eta Junek lortu du.

Halakoa da musika: gogorra. Frustrazioa batzutan bidelagun edukitzea motibagarria ere bada, aurrera egiteko akuilua. Pozik gaude aukera berri ugari zain dituelako; biolina, biola, kontrabaxu, tronpa, tronpeta, fagota, oboea, perkusioa...hamaika musika tresna, eta hamaika ikasle berrirekin jotzeko aukera edudiko du, non eta Orkestra Sinfoniko batean! hura marka, June!

Besteoi eupada handi bat bidali nahi dizuet, oxala Juneren bidea zuen inspirazio iturri izatea.
Non goga, han zangoa...ibiliz egiten baita bidea eta geurean ikasi beharra dago emaitzak lortzeko.
Zorionak, June. Gozatu gu guztion partez!




Jarraian kontzertuetako datak, inor animatuz gero:

- Apirilak 2, 19:30etan Gasteizko Kontserbatorioan.
- Apirilak 3, 12:30etan Leidor Antzokia (Tolosan)

2016/01/03

Urte berri on danori!


URTE BERRI ON ekipo!

Zelan hasi dozue urtea?Espero ilusio handikin hastea!!

Hamen uzten dizuet bideotxo bat motibatzeko, ni ez naz kapaza hori egiteko, eta zuek?Saiatuko gara egiten? Baten bat animatzen da?

Besarkada handi bat eta gutxirarte!







2015/11/25

STOP indarkeria matxistari!


Kaixo danori!

Gaur Markelek eta Olatzek elkarrizketa interesgarria eduki dute eta blogean idaztea pentsatu dut zuekin konpartitzeko!


Olatz: Markel, ba al dakizu zein egun den gaur?
Markel: Ez, ez dakit.
Olatz: Gaur emakumeen aurkako indarkeria matxisten nazioarteko eguna da!
Markel: Hara, eta zer aldarrikatzen da egun honetan?
Olatz: Mundu mailan matxismoaren eraginez emakume askok izugarri sufritzen dutela eta sufirmendu hura salatzeko halako eguna ospatzen da. Tristea, ezta?
Markel: Bai, oso tristea, gainera, emakumeen aurkako indarkeria matxistak aurpegi asko dauzka: biolentzia psikologikoa izan ahal da, oharkabean gertatzen diren mikromatxismoak...eta erailketak!
Olatz: Hala da, Markel, jendartean oso arazo larria dago eta emakumeak erabat ikusezinak gara eguneroko erabaki garrantzitsu askotan.

Olatzek eta Markelek edukitako elkarrizketa ez da batere arrotza, lagunok. Munduan gizonek eta emakumeek ez dituzte eskubide berdinak eta horrek ondorio larriak dakarzkie emakumeei.

Begira, egin dezagun zerrenda laburra: zenbat emakume politikari ezagutzen duzue? eta zenbat kazetari? zenbat emakume musikari ezagutzen duzue?Txelo joleak? Emakume edo gizon gehiago ezagutzen al duzue? Erantzun erraza dirudi baina akaso sorpresa triste bat eramango duzue zerrenda osatutakoan...

Beraz, aurrera munduko emakume guztiak: umeak, nerabeak, nagusiak, amak, amamak, izekoak, ahizpa eta arrebak...pasa gaitezen ikusezintasunetik ikusgarritasunera eta esan diezaiogun Stop indarkeria matxistari!

Gaurko ekarpena neska musikarien bideoa duzue. Aurrera emakumeak, aurrera musikariak, aurrera borroka feminsita!







2015/09/14

Kurtso hasiera

Kaixo danori!

Gaur hasten da 2015-2016. kurtsoa! Zelan pasatzen diren urteak, ai ama..

Aurten 4 ikasle berri ditugu, 3 Mungian eta bat Bermeon, guztira 29 txelista izango zarie; sinestezina, baietz? Beraz, arrakasta honen ondorioz intrumentoari sua atera beharko diogu. Animo!

Iazko bideo bat uzten dizuet gogoratzeko kurtsoan zehar zer nolako gauzak egiten ditugun, Bermeon kurtso amaieran egindako "happy" kantarena. Espero kurtsoa "poz-pozik" hastea ere.

Animo ekipo!